ROBERT JON & THE WRECK

Rock eztanda bat Kaliforniatik

Noiz: Asteartean, hilaren 14an, 21:00etan. Non: Gasteizko Urban Rock Concept aretoan.

2022ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Robert Jon & the Wreck Kaliforniako rock-and-roll boskote bat da, AEBen hegoaldeko askotariko eraginak nahastu dituena bere musika sortzeko, antzinako bluesetik hasi eta rock-and-rollaren zenbait aldaera jasotzeraino. Robert Jon abeslariaren ahots urratu bereizgarriak janzten du haien musika. Los Angelesen hegoaldeko Orange Countykoak dira, eta bateriaren eta riff-en garapena dago haien soinuaren oinarrian; gainean, era askotako melodia kaliforniarrak.

Taldeak aurretik ere jo izan du Euskal Herrian, eta Europa osoan biran dabiltza hilabeteotan. Iaz kaleratu zuen Shine a Light on Me Brother diskoa aurkezten ari dira: hamar kantaz osatutako blues, country eta rock bilduma bat.

Sarrerak hamabi euroan daude salgai aretoaren webgunean; egunean bertan, hamabostean jarriko dituzte txarteldegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.