ACCEPT

Heavy metal doinu klasikoen itzulera

Non: Atarrabiako Totem aretoan. Noiz: Ostiralean. 19:00etan irekiko dituzte ateak.

2023ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Heavy metalak 1980ko hamarkadan izan zuen loraldiaren eragileetako bat izan zen Accept talde alemaniarra. Udo Dirkschneider abeslariak eta Wolf Hoffmann gitarristak sortu zuten, 1976an, eta ibilbide oparoa egin zuen, batik bat hurrengo hamarkadan, eta dagoeneko klasiko bilakatu diren hainbat disko argitaratu zituen (Restless and Wild, 1982; Balls to The Wall, 1983; Metal Heart, 1985). Lan horietan, Acceptek heavy metal azkar eta indartsua landu zuen, eta, horregatik, speed metalaren eta power metalaren aitzindaritzat jotzen dute askok.

Orduz geroztik, taldeak gorabehera handiak izan ditu, etenak eta itzulerak, eta azkeneko urteetan, besteak beste, Mark Tomillo abeslaria dago taldean Hoffmannekin batera. Too Mean to Die (2021) dute azkeneko lana.

Aurretik The Iron Maidens ariko da, Iron Maidenen errepertorioa lantzen duen emakumezko boskotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.