BERRIA ARETOA

Ramon Agirre eta Eider Eibarren margolanak, gaur

Noiz: Egunero, 10:00etan eta 18:00etan Non: Berria.eus helbidean.

2020ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Astea ixten hasteko, Ramon Agirre aktorea eta Eider Eibar marrazkilaria hartuko ditu gaur, igandez, BERRIA Aretoak. Agirrek umorea ekarriko du, antzezpen labur baten bidez, eta bere irudizko mundura hurbiltzeko aukera berri batekin itzuliko da Eibar.

«Dinosauroek hobeki gobernatu zuten beren akabera». Amu horri tiraka, amaieraren eta salbazioaren arteko kontakizun bat eskainiko du bihar 4( h)ero 1 proiektuaren ikusizko piezak,zuzenean sortutako irudiekin eta off-eko ahotsean emandako istorioarekin. Arratsaldean, ostera, kanta bat izango da, Xabi Yanizen eskutik.

Asteon 100 saioren langa igaro du BERRIAren plaza digitalak, eta zerrenda luzatu egingo da hurrengo egunetan: Matxalen Bezos poesian, Keu Agirretxe eta Iñaki kantu banarekin, Gillermo Olmo eskulturan, Garazi Etxaburu dantzan, eta gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.