Musika. EH-N SORTUA

Elkartasun jaialdia 'streaming' -ez

Non: Jimmy Jazzen, Hala Bediren eta beste hainbaten sare sozialetan. Noiz: ekainaren 6an, 17:00etatik aurrera.

2020ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Gasteizko Jimmy Jazz aretoak «berriz martxan» jarri dela iragarri du, martxan komatxo artean, oraindik ezin izango baitute denbora batez kontzertuetarako aterik zabaldu. Zuzeneko emanaldietarako ezina ikusita, streaming bidezko eskaintzara batu da aretoa, eta jaialdi txiki bat antolatu dute, EHan sortua. Streaming Edition izepean.

Lau taldek hartuko dute parte bideo bidezko jaialdian: Arkada Social, Rotten XIII, Brigade Loco eta The Guilty Brigadek.

Jimmy Jazz aretoaren eta beste hainbaten sare sozialetatik emango dira kontzertuak, eta doakoa izango da sarbidea. Aitzitik, jaialdiaren asmoetako bat osasun larrialdiak sortutako galera ekonomikoei aurre egiten laguntzea da, eta, beraz, borondatezko ekarpenak egiteko bidea ireki dute antolatzaileek.

Lau taldeek eta teknikariek ez ezik, Hala Bedi irratiak eta aretoko langileek ere jasoko dute bildutako dirua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.