NIÑO DE ELCHE
Kantuaren mugak mudatzen
Kantuaren praktikari mugak hausten denbora dihardu Niño de Elchek. Bide oparoa egin du dagoeneko langintza horretan, askotan kontserbadoretzat eta, are, pintoreskotzat hartu izan den kantua arlo esperimentalera eta baita subertsibora ere eramanez.
Egin dituen azken lanen artean, iragan urrian, Auto Sacramental Invisible soinu instalazioa jarri zuen ikusgai Madrilgo Reina Sofia museoan; hamasei bozgorailuz osatutako muntaketa bat, Jose Val del Omar zinemagile eta abangoardiako artistak hasi baina amaitu ez zuen proiektuari emandako jarraipena. Izan ere, bakarkako diskoak kaleratzearekin batera, beste diziplina batzuetatik ere edaten du Niño de Elcheren lanak; horien artean daude, besteak beste, Isaki Lacuesta, Israel Galvan, Los Planetas, Miguel Alvarez-Fernandez, Refree eta beste. Euskal Herriko artistekin ere parte hartu izan du zenbait proiektutan.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.