MADBALL

Hardcore gaualdia

Non: Atabal aretoan, Miarritzen (Lapurdi). Noiz: Ekainaren 29an, asteazkena, 20:00etan.

2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
New Yorken eta 1980ko urteen hondarrean hasi zuen bidea Madball harcdcore-punk taldeak, musika genero horretako erreferentziazko izenetako bat bilakatu arte. Agnostic Front taldea izan zen nolabait haren aurrekoa, han jo baitzuten ia kide guztiek aurretik. Aldaketak izan dira kideen artean, eta egun hauek osatzen dute: Freddy Cricien ahotsean (hasieratik irauten duen bakarra), Jorge Hoya Roc Guerra baxuan, Mike Justian baterian eta Mike Gurnari gitarran.

1989an atera zuten Ball of Destruction lehen disko laburra, eta ordutik beste hiru lan labur eta estudioko bederatzi disko kaleratu ditu taldeak. 2018koa da horietan berriena, For the Cause; orain arte egindako «ugariena», kideen esanetan. «Hobetuz goaz, baina, jende askoren errespetua irabazi duzunean, gero eutsi egin behar zaio horri. Musikan horrela funtzionatzen dute gauzek, eta hori are zailagoa da gurea bezalako azpikulturentzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.