Musika. HAKEN

Metal progresiboaren garapena

Non: Bilboko Santana 27 aretoan. Noiz: Asteazkenean, 19:00etan.

2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Hamar urte baino pixka bat gehiago luzatzen den ibilbideak metal progresiboaren talderik esanguratsuenetako bat bilakatu du Haken. Londresen 2007an sortua, taldeak Dream Theatreren eragina azaleratu zuen hasieran, baina denborarekin, bere soinu propioa lortuz joan da. Horren erakusle nabarmena da Vector bosgarren diskoa. Lan horretan, egitura progresiboek leku nabarmena izanda ere, metalaren soinu pisutsuak nagusitzen dira. Richard Henshall gitarristak azaldu duenez, «hasierako ideiak nahiko gordinak eta basatiak ziren, eta ondorioz, grabatzerakoan, aldaera pisutsuetara jo dute, modu naturalean».

Hasieran Bilboko Kafe Antzokian egitekoa bazen ere, azkenean Santana 27ra pasatu dute kontzertua. Haken 21:00etan igoko da oholtzara, baina horren aurretik beste bi talde ariko dira: Bent Kneeeta Vola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.