BERRIA ARETOA

Musika, dantza eta magia, azken saioetarako

Noiz: Egunero, 10:00etan eta 18:00etan. Non: www.berria.eus helbidean.

2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Koronabirusa hedatzen hasi eta kultur sortzaileentzako plazak itxi zituztenean ireki zuen egunkari honek BERRIA Aretoa, kulturgileentzako plaza, bere webgunean. Etzi, asteartean, amaituko du bere bidea egitasmoak, eta musikarien, idazleen, artisten, ipuin kontalarien, bertsolarien eta bestelako diziplinetako sortzaileen 120 saiotik gorako uzta utziko du.

Horretara iristeko, baina, hainbat saio gelditzen dira oraindik. Gaur, Makulu Ken afrobeat taldearen saioa izango da 10:00etan, eta Garazi Etxabururen eta Josu Eizagirreren dantza emanaldia, 18:00etan. Bihar, Jon Sarasua eta familia ariko dira kantuan, eta Edurne Saizar pianistaren saioa ere izango da.

Bukatzeko, asteartean, beste saio bat egingo dute Etxaburuk eta Eizagirrek, eta, ondoren, beste bi emanaldi izango dira, Ion Arruabarrena musikariarena eta Imanol ItuiƱo magoarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.