Musika. LIHER

Aretorik gabe, zuzenean etxera

Non: EITBren Kultura Zuzenean atarian. Noiz: Gaur, 20:00etan.

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Otsailaren amaieran aurkeztu zuen Liher taldeak Hemen herensugeak daude, genero indarkeria ardatz duen disko kontzeptuala. Aurkezpen kontzertu txiki gutxi batzuk egin zituen segidan, baina koronabirusak eragindako egoerak errotik moztu zituen handik gutxira. Martxoaren 20an Donostian hastekoa zen Euskal Herriko bira ere etenda gelditu zen horrenbestez. Publikoaren berorik gabe, baina gaur oholtza gainean ariko da Liher. EITBk eta Vital fundazioak abian jarritako Kulturunea egitasmoaren barruan joko ditu diskoko kantuak, eta sarean ikusi ahal izango da saioa.

Herenegun hasi zuen Belakok Kulturuneko programazioa eta atzo Mikel Erentxun aritu zen bertan. Datozen asteetan, Gari, Modus Operandi, Eñaut Elorrieta, The Soulbreaker Company, Iñaki Palacios eta bere Banda, Moonshine Wagon, Xabi Solano eta Mikel Urdangarin ariko dira bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.