BAD RELIGION

Punk-rockaren meza nagusia

Noiz: Ostiralean, maiatzaren 13an. Non: Barakaldoko BECen (Bizkaia).

2022ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Bad Religion punk-rock talde ikonikoa pandemia garaian zen 40. urtemuga ospatzekoa; horregatik jarri diote orain 40+2 izena nazioartean egiten ari diren urteurren bira atzeratuari. 2019an argitaratu zuten beren hamazazpigarren disko luzea, orain arteko azkena: Age of Unreason. Harrera ona izan zuen, kritikaren aldetik behintzat: beren protesta doinuak garaian garaiko giro politikoa salatzeko gai dira oraindik, zenbaitek esan zutenez.

Izan ere, Greg Graffin buru duen taldea ezaguna da bere musikaren estiloagatik eta harmonien lanketa bereziarengatik, baina, era berean, bereizgarriak dira haien kanten hitzak eta ikonografia ere. Iaz, Do What You Want autobiografia kaleratu zuten, Jim Ruland idazleak eta taldeak elkarrekin egindakoa.

BECeko kontzertuan, Blowfuse eta Millencolin taldeez gain, 1980ko urteetan sortutako beste hardcore-punk erreferente bat ere ariko da, Bad Religionen gertukoa: Suicidal Tendencies.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.