MARK KNOPFLER AND BAND

Itzal handiko gitarrista beteranoa

Non: Nafarroa Arenan, Iruñean. Noiz: Gaur, 20:00etan.

2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Bere bandak lagunduta, nazioarteko bira egiten ari da da Mark Knopfler musikari beteranoa, eta litekeena da azkena izatea. Bartzelonan jo zuen birako lehen kontzertua, iragan apirilaren 25ean, eta zuzenekoetatik aldentzeko asmoa duela iradoki zuen han. «Agur esateko modu polita da hau», adierazi zuen, zaleen harrigarri. Irailera bitarte mundu osoan barrena eramango duten kontzertuetako bat da gaur Iruñean emango duena.

Gitarra beti eskuetan, ibilbide luze eta arrakastatsua osatua du Knopflerrek, bai Dire Straits taldearekin, bai bakarka. Iazko azaroan plazaratu zuen bere lanik berriena, Down The Road Wherever, eta horixe aurkeztea da biraren xede nagusia. Halere, bakarkako beste diskoetako kantuak ere ari da sartzen kontzertuetako errepertorioetan, baita Dire Straitsen hainbat kantu ezagun ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.