Musika. UTE LEMPER

Marlene Dietrichekin solasean

Non: Getxoko Muxikebarri zentroan. Noiz: Larunbatean, 19:00etan.

2021eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Bi mundu gerren arteko Alemanian eta garai hartako kultur eta batez ere musika corpusean ardaztu du Ute Lemper kantari eta aktore alemaniarrak (Munster, 1963) bere ibilbidea, eta ezagunak dira, esaterako, Kurt Weillen kantutegian oinarrituta garatutako proiektu ugariak. Era berean, Edith Piaffek eta Lotte Lenyak kantatu eta ezagutarazitako kantu ugari ere bere egin ditu azken urteetan Lemperrek.

Marlene Dietrich kantari eta aktorea ikono handia izan zen 1920ko eta 1930eko hamarkadan, lehendabizi Alemanian eta ondoren AEBetan, eta hain zuzen ere, haren obran oinarritutako ikuskizuna aurkeztuko du Lemperrek, larunbatean, Getxon. 1988an telefono bidezko solasaldia izan zuten Lemperrek eta Dietrichek, eta, handik abiatuta, errepasoa emango dio Der blaue Engel filmeko protagonistaren bizitzari, haren kantuak interpretatzearekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.