Musika. JUDAS PRIEST

Heavy metala, hitz handitan

Non: Barakaldoko BECen Noiz: Ostegunean, 21:00etan.

2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Musika estilo bat definitzen duen taldea da Judas Priest. Heavy metalaren kanona zehaztu beharko balitz, ezinbestean sartu behar litzateke talde britainiarra, bai aitzindari izan zelako, baina generoan klasiko bilakatu diren disko mordoxka grabatu duelako 40 urte pasako ibilbidean. Edozein metalzalek ezagutzen ditu Sad Wings of Destiny (1976), Killing Machine (1978), British Streel (1980), Defenders of the Faith (1984) eta Painkiller (1990). Talde klasiko baten disko klasikoak. Azkena, berriz, aurtengoa da: Firepower.

90eko hamarkadaren hasieran geldi egon zen arren, taldeak urteak daramatza berriro ere oholtza gainean, eta, nahiz eta kide batzuk aldatu diren, taldearen oinarriak sendo segitzen du. Barakaldoko (Bizkaia) BECen, Rob Halford (ahotsa), Glenn Tipton (gitarra), Richard Faulkner (gitarra), Ian Hill (baxua) eta Scott Travis (bateria) izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.