Musika. CLOUD NOTHINGS

Melodiak miran dituzten gitarrak

Non: Donostiako Dabadaban. Noiz: ostegunean, 20:30ean.

2019ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Beste talde batzuek egiten ez dutena: hori egitea du helburu Dylan Baldi Cloud Nothings AEBetako taldeko abeslari eta gitarristak. Eta horren emaitza da Last Building Burning (2018) taldearen bosgarren eta azken diskoa: «Idatzi nuen uste dudalako ez dagoela, orain, hau egiten ari den rock talderik».Last Building Burning-ek puri-purian biltzen ditu, Cloud Nothings diskoarekin 2011n estreinatu zenetik, taldeak landu dituen eremuak. Izan ere, indie-rock sutsuena eta hardcorea guratzen diren espazioankokatzen da Cloud Nothings, barne angustiari eta etsipenari irteera ematen dioten melodiei bizkarra eman gabe.

Azkeneko diskoa zortzi egunean grabatu zuten, eta, taldekideek adierazi duten bezala, kaos bizi eta kontrolatuko zazpi eztanda labur eta beste luze bat biltzen ditu ordu erdi eskasean.

Oki Moki taldearen saioarekin hasiko da kontzertua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.