Musika. THE PARSON RED HEADS

Harmonia leunetan jasotako pasarte gazi-gozoak

Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: Asteartean, 20:30ean.

2019ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Estilo amerikarreko taldea da The Parson Red Heads. Folk-rock melodia atseginen atzean, geruza askoko abestiak dituzte, psikodeliara gerturatzen diren pasarteekin.

Hamabost urteko ibilbidearen ondoren, Blurred Harmony laugarren lan luzea argitaratu zuten duela urte eta erdi. Askotariko harmoniak biltzen dituen lan heldua da, eta gitarra hots neurtuekin puskatzen ditu gozotasunez sortutako kanta garbiak.

Porlandeko (AEB) boskoteak udazken giroko lan kontzeptuala aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean. Donald Justicen poema batetik abiatu zuten diskoa, eta itxura atsegineko doinuen atzean jaso dute bizitzaren gazi-gozoa.

Entzunaldi lasaietarako diskoa izanagatik ere, taldeak magia bereziarekin eramaten du ondo zaindutako zuzenekora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.