Musika. MOLLY NILSSON

Bakardadez inguratutako pop elektronikoa

Non: Donostiako Dabadaba aretoan. Noiz: Maiatzaren 3an, ostirala.

2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Hitz batean laburtzeko, artista independentea da Molly Nilsson musikari suediarra. Dark Skies Association zigilu propioa sortu zuen, eta ez du beste inoren beharrik musika konposatu, idatzi, ekoitzi eta nahasteko.

Synth-pop doinu soilak sortzen ditu, egunerokoaz mintzo diren hitzek lagunduta. Atmosfera bakarzalea eragiten du musikarekin, bere esperientziatik abiatuta, eguneroko bizitzaren magiaren bila.

Iazko azaroan kaleratu zuen Twenty Twenty lan berria aurkezten ariko da, bakarrik, musika erreproduzitzailearen laguntzarekin kantuan, eszenaratzean ere beregain. Etengabeko garapenean dagoen artista gazte baten lana da Twenty Twenty. Munduan gori dauden gaiak lantzen ditu, doinu dantzagarriekin.

Nilssonen aurretik, Madrilgo Ganges eta Mow elektronika bakarlariak ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.