THE WEDDING PRESENT

'Bizarro'-ren urtemugan

Non: Biboko Kafe Antzokian. Noiz: Larunbatean, 21:00etan.

2019ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Pop eta rock independentea, askotarikoa eta ertz askokoa izanda ere, musika talde eta artista jakin batzuei lotuta azaldu da sarritan. Banda horietako bat da The Wedding Present, 1980ko hamarkadaren bigarren erdian rock independentea definitu zutenetakoa. George Best (1987) gitarra erritmiko zorrotzetan oinarritutako lanarekin aurkitu zuen taldeak bere lekua eszena hartan, eta1996ra arte segitu zuen taldeak, formulari eutsi gabe, garapenean beti.2005ean itzuli zen, Take Fountain-ekin, eta harrezkero beste hiru disko kaleratu ditu.

Taldeaz hitz egitean, baina, David Gedge abeslari eta gitarristaz hitz egin beharra dago, bera baita ibilbide guztian izan den bakarra. Orain, Charles Layton (bateria), Danielle Wadey (gitarra) eta Melanie Howard (baxua) ditu lagun, eta Bilbon taldearen disko ezagunenetako bat, Bizarro (1989) ekarriko dute guztiek gogora, haren 30. urteurrenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak