MUSIKA. 'EL NEGRON'

Kontrabaxuaren maisu kubatarra

Urtarrilak 24: Bilboko BBK aretoan, 20:00etan. Sarrerak 18 euroan.

2020ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Kubako kontrabaxu jotzailerik estimatuenetakoa da egun Reinier Elizarde, El Negron. Santa Clara jaioterriko Kulturaren Etxean hasi zituen musika ikasketak, eta Chucho Valdesek gidatutako orkestran zaildu zen hurrengo urteetan. Jazzaren munduko izen handi askok deitu dute azken urteetan haiekin jotzeko, eta jaialdi entzutetsu askotatik igaro da haiekin.

Baina bere musika propioa lantzen ere segitu du Elizardek. Kontrabaxuaren metodo errusiarraren eta Kubako herri musikaren erritmoen diziplinan trebatu da, eta izan dituen eragin askoren emaitza da haren musika: Afrikako, Brasilgo eta Kuba sakoneko doinuak uztartzen ditu, jazz garaikidean oinarrituta eta rock doinuen zantzuekin.

Conda izenpean kaleratu du bakarkako lehen lana, eta huraxe aurkezten izango da Bilbon, Ariel Bringuez, Luis Guerra, David Sancho eta Andres Litwinekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.