CALIFATO 3/4

Folklorearen aldarri lotsagabea

Noiz: Gaur, 17:00etan. Non: Bilboko Santana 27 aretoan.

2021eko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Andaluziako (Espainia) musika talde bat da Califato 3/4, eta Andaluziako tradizioaren gorazarrea egiten du, gainera. Tradizio askotarikoarena: beltzena, ijitoena, musulmanena eta juduena. «Haien guztien nahasketa eta memoria da Califato». Manifestu batean adierazi zituzten beren ideiak, eta horien erakusgarriak dira Puerta de la Ca?nne (2019) eta La contraçeña (2020) disko luzeak. Flamenkoa, funka, hip-hopa nahasten dituzte, besteak beste, koplekin eta seguidillekin.

Taldearen izenak berak erakusten duen moduan, flamenkoaren barruan ohikoa den hiru bider lauko konpasari jarraitzen diote kantu askotan. «Etorkizuneko folklorea» egiten dutela esan izan dute, proiektuaren atzeko izaera bihurria agerian utziz. Zuzentasunik ez dago ez haien proposamenean, ezta kontzertuetan ere. Elektronika ekoizten zuen lagun talde bat kolektibo bihurtu zuten, eta musikariekin aritzen dira zuzenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.