WIM MERTENS

Minimalismoaren ikur baten atzera begirakoa

Noiz: Gaur, 19:00etan. Non: Getxoko Muxikebarri zentroan (Bizkaia).

2021eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Wim Mertens musikari eta konpositore garaikide flandriarra Inescapable Tour izeneko bira bat egiten ari da mundu osoan, bere ibilbidearen 40. urteurrena ospatzeko. 1980an hasi zen musika sortzen, eta For Amusement Only izan zen haren lehen lana, pinball makinetarako sortutako musika elektronikoa. Geroztik, 70 disko baino gehiago atera ditu, eta hizkuntza propio bat sortu du, askotariko instrumentu eta ahotsentzat idatzita, baita orkestra sinfonikoetarako eta filmetarako ere. Musikologotzat dauka bere burua.

Urte horietako bidearen isla diren 61 kanta jaso zituen orain dela bi urte, Inescapable bilduman. «Musika klasikoak eragin handia izan du nigan, baina baita Philip Glassek, Michael Nymanek eta Steve Reichek ere. Eta musika popularra ere entzuten dut; beraz, horren guztiaren erdian egongo naiz», esan zuen elkarrizketa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.