Musika. BLUES WHALE

Amerikar musika tradizioan arakatzen

Non: Lobiano kultur gunean, Ermuan. Noiz: Larunbatean, 20:00etan.

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Agerikoa da Blues Whale Zaragozako (Espainia) musika taldearen zaletasuna. AEBetako sustraidun musikak ditu laukoteak iturri nagusi —bluesa, countrya eta folka beste ezeren gainetik—, eta horien gainean mugitzen da etengabe; batzuetan modu akustikoan, eta beste zenbaitetan elektrizitateari lekua utzita.

2012an sortu zuten Blues Whale Pepe Vazquezek (ahotsa, gitarra), Roberto Artigasek (aho-soinua, banjoa eta ukelelea), Apolo Ruiz de la Hermosak (baxua, ukebassa eta biolontxeloa) eta Juan Millanek (bateria eta wasboarda), eta bluesaren maisuei omenaldiak eginez hasi ziren. Orain, berriz, beraiek sortutako 11 pieza bildu dituzte Four Birds diskoan (Gaztelupeko Hotsak). Blues elektriko nahiz akustikoaren, countryaren eta folkaren artean mugitzen diren sendotasun handiko konposizioak denak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.