Musika. ZEA MAYS

Lehen kontzertu handia publiko aurrean

Noiz: Ekainaren 12an. Non: Aste barruan zehaztuko dute.

2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Ostiralean aurkeztu zuen Zea Mays taldeak bideoklip berria: Hiri eri. Eta kantarekin batera egin zuen iragarpena, hiru hileren ostean, Euskal Herrian publikoa jasoko duen lehen kontzertu handia emango dutela. Zehaztu dute eguna, hilaren 12an, ostiralez, baina ez tokia; aste honetan bertan iragarriko dute.

Azaroan plazaratu zuen taldeak orain arteko lan berriena, euren ibilbidean hamargarrena: Atera. Autoekoizpena da, eta ohi baino soinu gogorrago batekin ondua. «Gitarra gehiago sartu ditugu, zarata gehiago, fuzz gehiago... Ez dakit nahita egin dugun, baina horrela atera zaigu», azaldu zuten aurkezpenean. Disko horretako bigarren kantua da, hain zuen, Hiri eri.

Aiora Renteria, Ruben Gonzalez, Asier Basabe eta Iñaki Imazek hogei urte baino gehiago daramatzate batera musika egiten. Eta aurkezpenean berretsi zutenez, «aurrera joateko» asmo irmoak jarraitzen ditu batzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.