Musika. SILVIA PEREZ CRUZ

Iruzur bariko ahotsean

Non: Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Noiz: Asteazken, ostegun eta ostiralean, 19:00etan.

2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Fernando Pessoaren olerki batek irekitzen du Silvia Perez Cruz kantari katalanaren lan berria: «Olerkaria itxurazale hutsa duzu,/ hain dago itxurakeriari emana,/ non min-itxurak egiten baititu/ zinez mina duen arren». Farsa (Fartsa) deitu du, eta benetakoaren eta itxuratzen denaren arteko sentsazioekin ondu. Dioenez, hitz egiten duenean baino gehiago ezagutzen baitu bere burua kantuan ari denean, orduan sumatzen baita Silviago.

Udan egon zen Donostian azkenekoz kantaria, Marco Mezquida pianistarekin eman zuen Jazzaldiko kontzertuan. Bakarkakoan itzuliko da asteon lan berria aurkeztera, hiru egunez segidan.Azken urteetan beste diziplina batzuetarako landu dituen kantuekin osatu du, eta horien artean dira, esaterako, Hernandez, Plath eta Moixen poemekin egindako piezak, antzerkirako zein zinemarako sortutako konposizioak eta beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.