Musika. FASTBALL

Fokuetatik kanpo ere, pop-rock indartsua lantzen

Non: Bilboko Itsas Museoan. Noiz: Ostegunean, 21:00etan.

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Joan den urtean hogei urte bete zituen All The Pain Money Can Buy, Fastball talde estatubatuarraren bigarren diskoak. Haren lanik sonatuena izan zen hura; ez bakarrik Grammy sarietarako izendatua izan zelako, baita arrakasta komertzial handia lortu zuelako ere.

Orduz geroztik ez du arrakasta bera lortu Tony Scalzok (ahotsa, baxua, teklatuak, gitarra), Miles Zuñigak (ahotsa, gitarra) eta Joey Shuffieldek (bateria) osatutako taldeak, baina segitu du pop-rock indartsuko diskoak grabatzen. Fokuetatik urruti ia beti. Azken emaitza Step Into Light diskoa du.

Power-poparen arrastoak antzeman daitezke Fastballen musikan, baina taldearen esentzian 70eko hamarkadako rock indartsua ere badago. Horregatik, Cheap Trick, Badfinger eta Urge Overkillen izenak azaltzen dira haien musikaz hitz egitean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.