Musika. GODSPEED YOU! BLACK EMPEROR

Post-rockaren garai loriatsuen aztarnak

Non: Miarritzeko Atabal aretoan Noiz: Larunbatean, 21:00etan.

2019ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Rock talde baten ohiko formatua eta formazioa gainditzen dituen kolektiboa da Godspeed You! Black Emperor. Hasteko, kolektibo aldakortzat baitauka bere burua —hamabost lagun izatera iritsi dira—, eta Montrealgo beste hainbat musika proposamenetan ere ari baitira kideak. Eta, horrekin batera, nagusiki musika instrumentala eginez, haren lanetan rockarenaz gain, elektronikaren, musika garaikidearen, jazzaren eta musika esperimentalaren eragina ere nabaritzen delako. Lift Your Skinny Fists Like Antennas to Heaven (2000) diskoarekin iritsi zen publiko zabal batengana—Mogway, Tortoise eta post-rockaren beste ordezkari nagusiek ere arreta piztu zutenean—, eta, orduz geroztik, koordenada bertsuetan mugitzen diren hainbat lan kaleratu ditu. Azkena, Luciferian Towers, 2017an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.