Musika. MILA MODU

Absurdoak liluratzen, akustikoan

Noiz: Gaur, 18:30ean. Non: Bilboko Bira Kulturgunean.

2021eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Hor Konpon taldeko kide ohi Xabier Yanizen proiektu berria da Mila Modu. 1990eko hamarkadan ezagun egin zen taldea, baina harrezkero oholtzara igo gabea zen musikari oƱatiarra. Hogei urteren buruan itzuli da agertoki gainera. Iazko urtearen amaieran kaleratu zuen estreinako diskoa: Absurdoaren paradisua. Pop-rock doinuak gailentzen diren melodia landuak, ahots sakonak eta atmosfera elektrikoak uztartzen ditu taldeak lan berrian. Gogoetarako gonbidapen bat ere egin nahi izan du taldeak diskoarekin, zoratzen ari den mundu surrealista eta zoragarri bat baitu hizpide abestietan.

Hor Konpon taldeko kide ohi Andoni Camposek eta Oskar Arlazonek lagunduta ari da diskoa aurkezten Yaniz zuzenekoetan; Malenkonia taldeko Roberto Ferreiro ere batu zaie horiei, halere, taldea laukote formatura egokitzeko. Akustikoan ariko dira gaur arratsaldean Bilbon, hain zuzen. Sarrerak aretoan bertan eskuratu daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.