HANG MASSIVE

Melodiara, perkusioaren bitartez

Non: Bilboko Kafe Antzokian Noiz: Gaur, 21:00etan.

2022ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Felix Rohner eta Sabina Schaererrek 1989an sortu zuten perkusio tresna berri baten prototipoa hang-a. Esfera formako metalezko pieza hutsa da hang-a, eskuekin jotzen dena eta gainean dituen mailukadei esker, melodiak eta eskalak sortzeko gaitasuna duena.

Bada, bere izenak ondo adierazten duen moduan, musika tresna horretatik abiatuta sortzen du musika Hang Massive talde ingelesak. Danny Cuddek eta Markus Offbeatek Goan (Indian) ezagutu zuten elkar, eta Ingalaterrara bueltan hasi ziren elkarrekin lanean. 2012an kaleratu zuten lehenengo diskoa, Beats For Your Feet, hang-az gaiz, elementu eletronikoak ere biltzen zituen lan erabat instrumentala.

Orduz geroztik, baina, taldearen proposamena asko zabaldu da, eta gehienbat instrumentala den, Distant Light (2016) diskoan ahotsari ere lekua egin zion,nolabaiteko ambient popa eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.