Musika. CRIM

Poserik gabeko punk-rock gordina

Non: Arrasateko gaztetxean (Gipuzkoa). Noiz: Ostegunean.

2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Ahots urratuak, gitarra sendoak eta oinarri erritmiko indartsua. Punk-rocka egiten du Tarragonako (Herrialde Katalanak) Crim taldeak, ez gehiago, ezta gutxiago ere. 2011. urtean sortu zuten taldea, eta bost disko kaleratu dituzte.

Estiloak berezko duen basakeria guztia jasotzen dute haien kantek, hitz zorrotzekin, melodia kantagarriekin eta gitarraren pasarte bertutetsuekin. Pare nostre que esteu a l'infern diskoa kaleratu zuten iaz, eta hura aurkezten ariko dira Arrasaten (Gipuzkoa). Batzuetan hardcoretik hurbilago, besteetan ia oi! estiloan, batetik bestera kolpeka eramateko gai da Crimen musika.

Arrasateko Kooltur Ostegunen aurtengo denboraldiko azken kontzertua izango da ostegunekoa. Indartsu bukatuko dute kontzertu sasoia, Kataluniako punk eszenari astindua eman dion taldearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.