Musika. LOU DOILLON + THEA

Bizitza ospatzeko nola, bertan goxo ez gelditzeko

Non: Biarritzeko Atabal aretoan (Lapurdi). Noiz: apirilaren 26an, ostirala.

2019ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Kantari gisa agertu aurretik, aktore gisa egin zen ezagun Lou Doillon. Artista inguru batean hazi zen, eta 5 urterekin agertu zen film batean aurrenekoz, Agnes Vardak zuzenduta; eta asko helduko ziren atzetik. Lehen diskoa 2012an argitaratu zuen, Places. Harrera beroa egin zion bai kritikak, bai publikoak. Handik hiru urtera kaleratu zuen Lay Low; eta azken lana, berriz, aurten bertan: Soliloquy. Leunaren eta gordinaren artean dabiltza haren kantuak. Bizitza ospatzeko bezala, musika haren aurrean begiak zabaltzeko dela dio.

Harekin ariko da ostiralean Thea musikaria ere. Inrocks Lab saria irabazi zuen iaz, eta Vincent Bertavenekin grabatu du lehen lana. Ahotsa gitarraz laguntzen du, baita perkusio hotsekin ere zenbaitetan. Feist, Natalie Prass eta Angel Olsenen gisako artistekin erkatzen dute haren musika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.