Musika. THE GODFATHERS

Gerra emateko prest

Non: Bergarako Seminarixoa Noiz: Larunbatean, 21:00etan.

2019ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Azkeneko urteetan ohiko taldea bihurtu da The Godfathers Euskal Herriko aretoetan. Peter Coyne abeslariak gidatzen duen bandak zuzenean ematen baitu bere onena, baita sortu zenetik 30 urte pasatu direnean ere. Birth, School, Work, Death (1988) ikonikoaren egileek joan den urtean adierazi zuten utzi egingo ziotela jotzeari, baina Coynek (ahotsa) aurrera egitea erabaki du taldekide berriekin.

2017an A Big Bad Beautiful Noise diskoa argitaratu zuen The Godfathersek, eta iaz This is War, zuzenean jasotako grabazioa kaleratu zuen. Lan horretan taldearen klasikoak jaso dituzte—When Am I Coming Down, This is War, I Want Everything, Birth, School, Work, Death—, eta baita azken urteetakoak ere —Defibrillator—.

Rock-and-rolla du abiapuntu eta helmuga taldeak, pub-rocketik hasi eta punkera hurbilduz. Beti gerra emateko prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.