Musika. DOM LA NENA

Lurralde gurutzatuetako doinu guztiekin

Azaroak 24: Bilboko BBK aretoan, 19:00etan. Sarrerak 12 euroan.

2019ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Dominque Pinto txelo jotzaile, abeslari eta konpositorea (Porto Alegre, Brasil, 1989) dago benetan Dom La Nena ezizen artistikoaren atzean. 13 urte zituenean hartu zuen jaioterria utzi eta Argentinara joateko erabakia, txelo ikasketak bertan egiteko, eta Parisera jo zuen handik. Besteak beste, Jane Birkit eta Etienne Daho musikarientzat aritu zen han, baina bere bide propioa lantzeko beharra sentitu, eta 2013an argitaratu zuen lehen diskoa: Ela (Six degrees records). Soyo izeneko lan luzea argitaratu zuen 2015ean, eta Tempo diskoa aurkezten izango da Bilbon orain.

Konplexurik gabe uztartzen ditu pop doinuak eta txelo pasarte melodikoagoak bere abestietan, eta igar daiteke bere bizitzaren nondik norakoen arrastoa ere kantetan, tartekatu egiten baititu portugesa, frantsesa, ingelesa eta gaztelera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.