Musika. BERATU JAIALDIA

Ordutegi berrietara egokituta

Noiz: hilaren 4tik 8ra. Non: Oñatiko (Gipuzkoa) hainbat lekutan.

2020ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Udaberrian behar zuen, baina koronabirusak eragindako itxialdiak ezinezko egin zuen Beratu jaialdia egitea Oñatin (Gipuzkoa). Azkenean udazkenean egingo da, baina, halabeharrez, azkeneko egunetan ezarritako neurriak kontuan izanda.

Asteazkenean hasiko da jaialdia Markak dokumentalaren emanaldiarekin, eta asteburuan izango dira musika saioak. Ostiralean, Los Sara Fontan eta Sua ariko dira, Santa Ana aretoan. Sara Fontan biolin jotzaileak eta Edi Pou (Za!) bateria joleak osatzen dute Los Sara Fontan Bartzelonako taldea, eta inprobisazioa dute ardatzetako bat. Sua taldeak, berriz, Ordu beltzak diskoa atera zuen urte hasieran. Larunbatean Gaizka Insunza eta Aitor Etxebarria izango dira euren lanak aurkezten Santa Anan, eta azkenik, igandean, Hakina Flissi —eguerdian Lazarraga lorategian— eta Joseba Irazoki—18:00etan, gaztetxean—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.