JOAN COLOMO

Tristuraren pop aldaera

Noiz: Abenduaren 10ean, ostiralez, 23:00etan. Non: Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan (Gipuzkoa).

2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Onartu behar da tristura ez dela beti sentimendu negatiboa». Lerroburu hori eman zion Joan Colomok The New Barcelona post agerkariari udan, bere disko berriaz aritzean. Disct trist (Disko tristea) jarri dio izena lanari, eta pandemia aurretik idatzi izanak beste zentzu bat eman die orain bertan landutako hitzei zein doinuei. Ezkorrak dira hitzak eta atmosferak, egileak ere ez du ezkutatu, eta, horregatik, askok nihilismo pop gisa sailkatu dute. Ezkortasun politikoari giza harremanekiko maitasun eta fedea gainjarri die musikariak, ordea, eta orain arte erakutsitako eklektizismotik ere ondu du diskoa.

Bakarkakoan sinatu du diskoa katalanak, baina gertuko musikariekin landu du, eta haiekin arituko da zuzeneko aurkezpenetan ere: Narcis Prats (La Celula Durmiente), Xavi Garcia (Zeidun, Els Surfin' Sirles), Dani Navarrera (Luna Roja, Panoramica) eta Marçal Calvetekin (Orquestra de Sant Celoni, Mumusic Circus).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.