Musika. MAIJA KAUHANEN

Perkusioa, hariak eta ahotsa, bat eginda

Non: Billboko BBK aretoan Noiz: Gaur, 20:00etan.

2019ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Musikari bakarra da, baina banda bat ematen du. Emakume bakarreko banda. Maija Kauhanen. Musikari finlandiarrak ahots oso adierazkorra du, baina, horretaz gain, perkusionista berritzailea da, eta, atzamarretan duen abiaduraz baliatuta, maisuki jotzen du kantelea, Finlandiako musika tradizioan oso errotuta dagoen hari instrumentua. Trebetasun horiek guztiak erritmo organiko eta askotarikoekin uztartuta, Kauhanenek nortasun handiko soinu kadentziak sortzen ditu.

Kauhanenek 2017an argitaratu zuen bere lehendabiziko diskoa (Raivopyora / The Whirl of Rage), eta oso kritika onak izan zituen, bai Finlandian, bai Europan.

Beste hainbat proiektutan ere aritzen da. Okra Playground, Ronsy, Mari Kalkun & Runorun eta Folk'Avant folk taldeetan parte hartzen du, besteak beste, eta Malmo pop taldean ahotsak jartzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.