Musika. THE STEMS

Garage-rockaren klasiko bat, oholtzan berriro

Non: Bilboko Kafe Antzokian Noiz: Ostiralean, 21:00etan.

2019ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Australian 1980ko hamarkadan sortutako rock-and-roll eta garage eszenan nabarmendutako bi talde izango dira heldu den astean Euskal Herrian: Hoodoo Gurus —ikusi ondoko orrian—, eta The Stems. Biak ala biak, rocka ulertzeko modu jakin baten adibide esanguratsuak.

The Stems 1983an sortu zuen Don Marianik, 1960ko hamarkadako garage-rocka eta 1970eko power-popa buruan zituela, eta 1987an kaleratu zuen At First Sight, Violets Are Blue estreinako diskoa. Gerora, Marianik power-popera egin zuen DM3 proiektuarekin, baina orain bi urte, lehen disko haren 30. urteurrena betetzen zela eta, The Stemsekin itzultzea erabaki zuen. Diskoa berrargitaratu ere egin zuten.

Eremu komertzialetatik kanpo mugitu zen taldea izan zen arren,At First Sight, Violets Are Blue diskoarekin bere herrialdean arrakasta lortu zuen The Stemsek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.