Musika. BLUES HOTSAK 2019

Musika beltza hiru egunez Soraluzen

Ostirala 13: Shirley Davis & The Silverbacks. Herriko Antzokian, 22:00etan. Larunbata 14: The Allnighters. Zentroan, 20:00etan. Igandea 15: Jon Gurrutxaga & Urbil Artola. Zubi Nagusian, 13:00etan.

2019ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Soraluzeko (Gipuzkoa) Errabal zigiluak urteak daramatza musika beltza sustatzen Euskal Herrian, hala diskoak argitaratzen nola zuzeneko emanaldiak antolatzen. Hain zuzen ere, datorren astebururako hiru kontzertu antolatu ditu herrian bertan, hirurak musika beltzari lotuak.

Ostiralean Shirley Davis kantari londrestarra ariko da, soul musikan azken urteetan nabarmendu den divetako bat. The Silverbacks taldearekin grabatu dituen bi diskoetako aleak interpretatuko ditu Soraluzen.

Larunbatean, berriz, Euskal Herriko rhythm & blues talde beteranoetako baten txanda izango da, The Allnightersena; eta igandean, azkenik, Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak joko dute bermutaren orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.