Musika. IZAKI GARDENAK

Aretorik ezean, zalearen etxera zuzenean

Non: www.arabatu.com webgunean. Noiz: Gaur, 21:00etan.

2020ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Dagoeneko bada aukeraren bat kontzertuak zuzenean eta presentzialki ikusteko —ostiralean Zea Mays izan zen, adibidez, Donostiako Viktoria Eugenian—, baina ale urriak dira oraindik. Horregatik, gaur egungo baldintzekin ateak irekitzeko zailtasunak dituzten areto batzuk hasiak dira beste formatu batzuk ere erabiltzen. Hain zuzen ere, Gasteizko Jimmy Jazz aretoak egindako eskaintza baten ondorioa izango da Izaki Gardenak taldeak gaur online emango duen kontzertua.

Izan ere, taldeak egonaldi artistikoa egin du Jimmy Jazzen aste honetan, eta hor sortutako kantu berriak erakutsiko ditu gaurko kontzertuan. Gainera, ohiko kontzertu baten ahalik eta antzik handiena izan dezan, momentuan bakarrik ikusiko da. Koronabirusaren krisia piztu zenean, Izaki Gardenak Dena Oskol diskoaren aurkezpen birako azken kontzertuak ematen ari zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.