Musika. MELENAS ETA ARIMA

Adats eta ahots askeagoak

Noiz: Gaur, 12:30ean. Non: Bilboko BBK aretoan.

2021eko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Emakumeak zuzeneko musikaren panoraman ikusgai egiten eragin gura duen kontzertu zikloa da Rabba Rabba Girl, eta hirugarrenez antolatu dute aurten Bilbon. Haren barruan, kontzertu bikoitza izango da gaur hirian.

Hasteko, Melenas. Iruñeko Nebula tabernaren bueltan jarri zuten abian taldea, eta garage pop-aren eszenan azkar piztu zuten zaleen interesa. Oihana (gitarra eta ahotsa), Leire (baxua), Maria (teklatua) eta Lauri (bateria) dira taldekideak, aurrez Rio Arga, Ginkas, Delmonos, Panty Partera eta Iruñe inguruko beste talde batzuetan arituak.

Eta, haien ondotik, Arima. Paule Bilbao gidari duen talde horrek melodia etereoak eta gitarra distortsionatuak uztartzen ditu, askotariko intentsitateen artean murgil eginaraziz entzuleari. Lau kantuz osatutako Metamorphosis lan laburrarekin egin dute debuta, zeina Karlos Osinaga Txap-ekin ondu duten, Tolosako Bonberenean (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.