Musika. SOPHIE ZELMANI

Misterioa eta malenkonia

Non: Bilboko BBK aretoan. Noiz: Gaur, 20:00etan.

2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Aitak 14 urte zituela oparitutako gitarra batek bultzatu zuen Sophie Zelmani (Stockholm, 1972) musika sortzera. Musika prestakuntza edo heziketarik ez zuen, baina kantuak egiten hasi, haietako batzuk grabatu, eta hiru diskoetxetara bidali ostean, Sony multinazionalak baiezkoa eman zion. Hala, 1995ean argitaratu zuen bere lehenengo diskoa izango zena (Sophie Zelmani), eta, bi urteren buruan, 200.000 ale salduak zituen. Suediako Grammy sarietan, berriz, abeslari berri onenarena eskuratu zuen, 1996an.

Harrezkeroztik, kantautoreak hamaika disko grabatu ditu (Horietako azkena, My Song, 2017an kaleratu zuen), malenkoniaz eta misterioz jositakoak. Intimistak eta pertsonalak.

Nolanahi ere, Zelmaniri ez zaio asko gustatzen zuzenean jotzea, eta, beraz, Bilbokoa hura kontzertuan ikusteko aukera bakanetakoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.