Musika. ELLE BELGA

Maitasuna ardatz bilakatuta

Non: Tolosako Bonberenean. Noiz: Larunbatean, 19:00etan.

2021eko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Hamar urte pasa daramatza Elle Belga bikote asturiarrak —Fanny Alvarez eta Jose Luis Garcia— bere bidea egiten, ohiko joeretatik aparte, rocketik eta popetik edanez bai, baina herri musikan oinarriak dituen proposamen interesgarria lantzen. Garcia Manta Ray taldeko abeslari eta gitarrista izan zen urte luzez, eta Viva Las Vegas proiektuan ere aritu zen, baina azken hamarkadan Elle Belga du proiektu nagusia.

1971 diskoarekin estreinatu zen bikotea, 2009an, kantautoreen moldeek eta rock aurreratuenak bat egin zezaketela erakusten zuen lanarekin, eta orduz geroztik beste lau lan argitaratu ditu; horietako azkena Simetria, 2020. urtekoa. Maitasuna ardatz duen diskoa, taldekideek beraiek azaldu dutenez. Baita orain arte Elle Belgak grabatu duen baikorrena ere, bikoteak bere doinuei ematen dien tempo lasaiak bere horretan jarraitzen duen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.