Musika. Joseba Tapia

Bide berriak arakatzeko ordua

Non: Donostiako Viktoria Eugenian. Noiz: Gaur, 19:00etan.

2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Hogei urte pasatu dira Joseba Tapiak bakarkako lanari ekin zionetik, eta, urteurren hori aitzakia gisa hartuta, proiektu berri bat hasiko du gaur bertan Donostiako Viktoria Eugenia antzokian emango duen kontzertuarekin. Azkenaldian gitarra lagun aritu ondoren, trikitiari helduko dio berriro ere, eta zuzenean onduko ditu taldekideekin gerora grabatu nahiko lukeen disko berria. Tapiak berak adierazi duenez, «kantagarria eta dantzagarria» izango den proposamena izango da.

Tapiarekin batera (trikitia eta ahotsa), Nerea Erbiti (perkusioa eta trikitia), Jon Celestino (tronpeta), Garazi Petrirena (tronboia), Asier Ituarte (tronboia), Iñar Sastre (pianoa), Iñigo Telletxea (baxu elektrikoa) eta Iker Uriartek (jazpana) osatuko dute taldea. Gonbidatuak, halaber, izangodira emanaldian: Niko Etxart, Arkaitz Miner, Xabier Amuriza eta Xabier Leturia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.