Musika. BERRIA ARETOA

Izagirreren irudiak eta Berasaluze eta Sastreren doinuak

Noiz: Egunero, 10:00etan eta 18:00etan. Non: Berria.eus helbidean.

2020ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Informazioaren aroa bizitzen egon arren, desinformazioa nagusi dela dioten irudiak, politikarien esanak eta herritarren galderak; horien gaineko gogoeta bisual bat dakar Josu Izagirrek gaur BERRIA Aretora, minutu gutxiko pieza batean. Arratsaldez, berriz, Leire Berasaluze eta IƱaki Sastre izango dira kantuan.

Abeslari gehiago helduko dira errenkadan hurrengo saioetan: Julen Cobos eta Urko izango dira bihar, astelehena; eta Gontzal Mendibilek Esperantza bihotzarentzat ekarriko du astearte goizez. Musikatik antzerkira egingo du arratsaldeak, eta Txikik hartuko du lekua. Mikel Martinez aktorea itzuliko da biharamunean, eta haren ondotik, ipuin kontaketan ariko da Ixabel Agirresarobe.

Eta lekukoa bata besteari emanez, maiatzaren 7an, osteguna, 100. emanaldira helduko da BERRIA Aretoa, kultur aretoak itxi zirenetik sortzaileentzat zabalik den leihoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.