KONTZERTUAK

Oholtzak irekitzen apurka-apurka

2020ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Hiru hilabetez itxita egon ostean kontzertuak zuzenean ikusteko eta gozatzeko aukera, apurka-apurka bada ere, hasi dira batean eta bestean musika emanaldiak antolatzen. Ez dira asko, baina izan badira. Hori bai, kontzertuetan itxialdiaren ondorengo egoera berrian ezarritako neurriak kontuan izan beharko dituzte musikazaleek: maskaren erabilera, eserlekuen arteko gutxieneko distantzia, aforo mugatuak...

Oraingoz, euskal musikariak dira nagusi antolatutako kontzertuetan. Datorren ostiralean, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola Elgoibarko (Gipuzkoa) Makina Erremintaren Museoan ariko dira, 20:00etan; eta Mihise taldeak bere lehengo diskoa aurkeztuko du Donostiako Dokan (20:00). Larunbatean, berriz, Ro eta Trini Foxek joko dute Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturgunean (19:00), eta Ruper Ordorika bakarka ariko da Soraluzen (Gipuzkoa), Herriko Antzokian (19:30). Azkenik, Lou Topet Donostiako Viktoria Eugenian izango da igandean, hilaren 28an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.