Musika. VITTERSWEET

Soula zein rapa, hala gozotik nola garratzetik

Non: Bilboko Itsasmuseumen. Noiz: Gaur, 13:00etan.

2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Emakumezko sortzaileen lana ikusaraztea du helburu Bilboko Udalak martxan jarritako Gabba gabba girl izeneko zikloak. Martxoan jarri zuten abian, baina lehen kontzertua ematearekin batera eten behar izan zuten egitaraua, koronabirusari aurre egiteko ezarritako itxialdiaren poderioz. Bigarren saialdia dute orain. Urriaren 18an eman zuen lehen kontzertua Zea Mays taldeak, Dubu Ouchen izan zen azaroaren lehenean, eta Vittersweet abeslari bilbotarraren txanda izango da gaurkoan.

Berta Bittersweet izenarekin hasi zuen ibilbidea musikariak duela urte batzuk, eta Espainiako La Voz talentuen show-ean parte hartu ostean egin zen ezagun. Soula eta R'n'B estiloak landu izan ditu nagusiki, baina rap eta trap doinuak ere bere egin ditu izen aldaketarekin abiatutako etapa berrian. Gazteleraz zein inglesez kantatzen du, eta Bilboko Itsasmuseu-eko aretoan arituko da gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.