WILLIS DRUMMOND

Bira berezi bat, ostera ere laukotean

Eguna: Abenduaren 19a. Lekua: Soreasu antzokia, Azpeitia.

2020ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Duela aste gutxi iragarri zuen Willis Drummond taldeak Garai bereziendako kontzertu berezia emanaldiarekin bira labur bat egiteko asmoa abenduan. Errenterian abiatu dute asteon, atzo Oñatin emanaldi bikoitza eman zuten, eta, Gipuzkoan segiz, Azpeitian dute hurrengo geralekua, larunbatean.

Taldearen hasierako itxura berreskuratuz, laukote modura itzuli da agertokietara taldea oraingoan. Vincent Bestaven Botibol taldeko kideak egin du bat Jurgi Ekiza (ahotsa, gitarrak), Felix Buff (bateria) eta Xan Bidegainekin (baxua), eta teklatu, gitarra eta ahotsean ariko da Vestaven ere. Iaz atera zuen orain arteko lanik berriena taldeak, euren ibilbideko seigarrena: Zugzwang.

Azpeitikoaren ostean, urtarrilean emango dituzte hurrengo hiru emanaldiak: 16an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 22an Andoaingo Bastero Kulturgunean (Gipuzkoa), eta 30ean Miarritzeko Atabal aretoan (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.