Albistea entzun

Musika. MIKEL AZPIROZ

Bakarkako doinu intimisten hariari tiraka

Non: Iruñean, Civivoxen Noiz: Gaur, 12:00etan.

Berria -

2021eko otsailak 21

Bakarkako hirugarren lana aurkeztuko du gaur Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) pianistak: Islak. Iaz plazaratu zuen, Gaua (2013) eta Zuri (2016) lanekin hasitako bide intimistan sakonduz, eta hiruretako aleak interpretatuko ditu Civivoxen, lan berriko piezak nagusi izango diren arren. Inpresionismoa, bluesa, euskal aireak, abangoardia ukituak... nahasten ditu musikariak bere kantetan, baretasunari tokia eginez baina tristezian erori gabe sekula. Perkusioa ere sartu du, gainera, azken diskoan, aurrekoetan ez bezala.

Bakarkako bidean jorratzen duen ildo barearen kontrapuntu gisa, Elkano Browning Cream taldearen rhythm & blues nahiz rock proiektua ere badauka Azpirozez. Konpositore eta ekoizle gisa ere egina du ibilbidea, eta hainbat bakarlari eta talderekin aritu izan da: The Waifs, Duncan Dhu, Travellin´Brothers, Jabier Muguruza, Elena Setien, Anari eta beste hainbatekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Garaiaren tekletan

Itziar Ugarte Irizar

Kantuak bideo deigarriekin batera landu, eta sarean banan jartzen joan: hedatuz doa musika hala ekoitzi eta eszenara agertzeko modu hori, elektronikaren bueltan nabarmenen akaso. Halaxe ari dira Chill Mafia, J Martina eta Merina Gris.
Areta Senosiain, Javier Larrañeta, Amets Aranguren, Ibai Osinaga eta Eder Escalera , Ibil Bedi taldeko kideak. ©MIKEL TRISTAN

Bizitakoan atzera egin, bizitakoari kantatzeko

Ane Eslava

Ibil Bedi boskoteak bigarren disko fisikoa argitaratu du, 'Beltxarga beltza'. 11 kantuk osatzen dute, eta maitasun sentimendua gailentzen da hitzetan. Martxoaren 13an aurkeztuko dute, Iruñean
Dea Kulumbegashvili zinemagile georgiarrak zuzendutako filmak irabazi zituen sari nagusiak iazko edizioan. ©ANDONI CANELLADA/FOKU

Donostiako Zinemaldiak sexu identifikazioaren bigarren txostena argitaratu du

Olatz Enzunza Mallona

Zuzendaritza, ekoizpen, gidoigintza, argazkigintza, musika eta muntaketa kategorietan lan egiten duten emakumezkoen parte hartzea aztertu du Donostiako Zinemaldiak. Iazko txostenarekin alderatuz, emakume profesional gehiago zenbatu dituzte, baina portzentajea ez da %40tik gorakoa film batean ere.

Askotariko lanak bildu dituzte erakusketan. Irudian, Marianna Christofides artistaren <em>It Exhausts my Elbow</em> proiektuko (2018) zenbait diapositiba. ©GORKA RUBIO / FOKU

Belaunaldi baten uzta

Ainhoa Sarasola

Bost urteotan Donostiako Tabakaleran egonaldia egin duten zenbait artistaren obrak ikusgai jarri dituzte zentroan, aurreneko aldiz, 'Estudiotik at' erakusketan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna