Musika. NADA SURF

Inoiz ez, ez batera

Non: Bilboko Kafe Antzokian; Iruñeko Zentral aretoan Noiz: Larunbatean, 21:30ean; igandean, 19:30ean.

2020ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
New Yorkeko talde beteranoa Euskal Herrira itzuliko da heldu den asteburuan: larunbatean Bilbon hasi, eta Iruñera egingo dute igandean. Matthew Cawsek (gitarra eta ahotsa) eta Daniel Lorcak (baxua eta ahotsa) jarraitzen dute taldea sortu zenetik, 1992. urtetik, eta Ira Elliotek (baterian) eta Doug Gilardek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute egun banda. Jangle pop eta rock alternatiboa deituen artean egin dute bidea hasieratik, eta aurtengoa dute lan berria: Never Not Together. 2016an kaleratu zuten You Know Who You Are albumaren eta urte bereko Peaceful Ghosts zuzenekoaren jarraipena dela azaldu dute.

Estreinako diskoarekin lortu zuten oihartzuna, 1996ko High/Low-rekin. Han dator Popular singlea, zeinetan Cawsek klaseko popularra izateari kantatzen dion. Ordutik eta lan berriena barne, hamar dira dagoeneko Nada Surfek eman dituzten estudioko lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.