Musika. CARIBOU, ZETAK ETA GAZZI

Elektroniko sortu, organiko hazi

Noiz: azaroaren 11n. Non: Bilboko Miribillan.

2021eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Mozorro festa batean egongo balitz bezala joan da Dan Snaith musikari eta konpositore kanadarra bere ibilbidean izen bat ala bestea janzten. Manitoba izenarekin kaleratu zituen bere lehen lanak, baina, The Dictators punk taldeko Richard Manitobak salaketa jarriko ziola mehatxu egin ostean, Caribou eta Daphni izenak baliatu ditu bere lanak kaleratzeko. Baita aurrez beste izenarekin argitara emandakoak ere. 2020an argitaratu zuen Suddenly izenekoa du azken disko luzea, eta elektronikaren eta dream poparen artean mugitzen da haren proposamena. Zuzenekoetan taldearekin jotzeko moldatzen ditu maiz abestiak, eta BBK Live jaialdian egingo du ostegunean emanaldia, Bilboko Miribilla kiroldegian.

Pello Reparaz musikariak gidatutako Zetak talde sakanarra eta Gazzi talde espainiarra ere izango dira oholtzan Snaithekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.