TINDERSTICKS

Urakanari ere bare eutsi diotenak

Non: Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Noiz: Martxoak 14, 20:00etan. Sarrerak 24 euroan.

2020ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Kritikaren txaloek hauspotu zuten Stuart A. Staples abeslariak gidatutako Tindersticks taldearen ibilbidea 90eko hamarkada hasieran, eta Ingalaterran gehien entzundako abestien zerrendara ere heldu ziren moldaketa zainduko beren pop abesti leunetako batzuk. Musika korronte nagusien kontra sortu zirela esaten dute kritikariek haiei buruz, eta ia 30 urteko ibilbidearen ostean eta urakan digitalak dena irauli ostean ere, kalterik gabea dirudi oraindik ere taldekideek estilo bereizgarri horri dioten fideltasunak.

2005etik 2006ra, taldeak urtebeteko etenaldia izan zuen, eta hainbat kideren sartu-irten izan ondoren, iaz eman zuten argitara estudioko hamahirugarren diskoa: No Treasure But Hope. Eta berriro uztartu dituzte beren nortasun marka dituzten gitarra, piano, baxu eta hari moldaketa zinematografiko horiek Staplesen baritono ahotsarekin. Aurkezpen biran dabiltza geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.