Musika. WHITE LIES

Sintoma onena: zaleek kantu berriak eskatzea

Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: Astelehenean, 21:00etan.

2019ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Hamar urte bete dira White Lies taldeak To Lose My Life… lan arrakastatsua argitaratu zuenetik, eta aparretan dabil berriz ere Erresuma Batuko taldea. Urte hasieran kaleratu zuen orain arteko bosgarren lana, hain zuzen, Five izenekoa. «Lehen albuma argitaratu genuenetik, orain arte ez genuen halako harrera onik izan», esan dute elkarrizketa batean taldeko kideek —Harry McVeigh gitarrista, Charles Cave baxua, Jack Lawrence-Brown bateria eta Tommy Bown teklatua—. Eta, haien esanetan, badago harrera on hori frogatzen duen detaile bat: zaleek disko berriko kantuak gehiago eskatzen dizkietela abesti zaharrak baino. Europako bira ari dira egiten lan berria aurkezteko. Bilbon emango duten kontzertuan, Bizkaiko The Owl Project taldeak ere joko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.